Edukinara joan | Menu naguzira joan | Ataletara joan

 Berriak

  • fenologia

    2013ko Azaroak 26

    Aralarko Parke Naturala- JM Barandiaran Museoa

    ANTZINAKO JAKINTZA ETA OHITURAK BERRESKURATUZ

    "Lurrari kasu eginez. Ezagutu, maitatu, zaindu"

    Larunbat honetan egun berezia ospatuko da Ataungo Barandiaran Museoan. Egunaren ildoa gure arbasoek zituzten ohitura eta jakintzak berreskuratu eta ezagutzea izango da. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu dira:

    • 10:00-12:00: Fenologiaren inguruko ibilaldi gidatu berezia
    • 12:00-13:45: Talo tailerra haurrentzat
    • 11:00-14:00 Errota eta zerrategira bisita gidatuak eta Barandiaran Musora bisita

    Sarrera: 2 euro. Prezioaren barnean: Ibilaldi gidatua + talo tailerra haurrentzat + errota eta zerrategira bisita gidatua + museoko sarrera.

    Ibilaldi zein talo tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da erreserba egitea.


    Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 943 49 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

  • txondorra

    2013ko Azaroak 24

    Arditurriko Parketxea -Aiako Harria Parke Naturala-

    FESTA GIROAN PIZTU ZEN ARDITURRIKO TXONDORRA

    Atzo piztu zen txondorra Arditurriko Parketxean arratsaldeko 18:00etan, Oiartzungo Ikazkintza 2013 ekimenari hasiera emanaz. Festa giroan ospatu zen, izan ere, bertsolari eta tobera joleak izan ziren piztueran.
    Arratsaldeko 17:00etan eman zitzaion hasiera festari haur jolasekin. Gaztain erreak eta sagardoa ere egon ziren gerturatu zirenentzako. Tren Berdea arratsaldeko 16:30etatik aurrera eta atzera ibili zen bidegorrian zehar bisitariak Arditurrira eramaten. Iazko txondorraren bideoa eta 2013ko "Txondorra egunez egun" argazki erakusketa ikusi ahal izan zituzten bertaratu zirenek.
    Arratsaldeko 18:00etan piztu zuten txondorra Jose Manuel Etxarte eta Jose Billaluze oiartzuarrek. Ondoren, Jose Manuel Etxartek duela 64 urte bere aitari sozioak jarritako zortzi bertso kantatu zituen txondorraren gainean, hau izan zelarik arratsaldeko momenturik hunkigarriena.


    Azaroaren 24tik aurrera txondorra ikustera bisita gidatuak eskainiko dira
    Txondorra piztuta egongo den egunetan, azaroaren 24tik abenduaren 14ra bitartean, txondorra ikustera bisitak egiteko aukera izango da, norbere kabuz edo gidatuta. 2012ko txondorrari buruzko bideo-emanaldiak eta argazki erakusketa ere egongo dira ikusgai tarte horretan.
    Bisiten ordutegia asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan 16:00etatik 18:00etara ere izango da. Bisita gidaturako ordua aldez aurretik hartu behar da Arditurriko Parketxera (943 49 50 69) edo Oiartzungo Turismo Bulegora (943 49 45 21) deituta.
    Abenduaren 14an, txondorra itzaliko da, orduan ere festa giroan. Handik ateratzen den ikatza Olentzeroren Laguntzaileek Oiartzungo plazara igoko dute abenduaren 24an, Olentzeroren ongietorrian.

     

    Informazio gehiago:
    Arditurriko Parketxea
    943 494521/943 495069
    arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
    www.gipuzkoamendizmendi.net

  • Arantzazuko Parketxea

    2013ko Azaroak 17

    Arantzazuko Parketxea

    Azaroaren 23an, larunbata "Artisau gazta dastaketa" jardunaldia

    Arantzazuko Parketxean, Aizkorri-Aratz Parke Naturala

    Dastaketa, Aiako Ramón Lizeaga gaztagile adituak egingo du, antzinako errezeten berreskurapenaren sustatzaile eta artisau gazta egileak. Parte hartzaileek Euskal Herriko artisauek egindako 15 gazta ezberdin dastatzeko eta hauen ezaugarri bereizgarrienak ezagutzeko aukera izango dute. Aukeratutako gaztak, Idiazabal barne, ardi, ahuntz, eta behi esnearekin egindakoak izango dira. Jardunaldia, artzaintza jardueraren inguruko bisita gidatu labur batez osatuko da.


    EGITARAUA

    11:00etan, bisita gidatua: Aizkorri-Aratzeko behinolako eta egungo artzaintza

    11:30etan, Euskal Herriko artisau gazten dastatzea

     

    Eguna: Azaroak 23, larunbata
    Dastatzailea: Ramón Lizeaga
    Lekua: Arantzazuko Parketxea, Gandiaga I eraikina. Arantzazu (Oñati)
    Nori zuzendua? Publiko orokorrari
    Salneurria: 8€ helduek eta 5€ haurrek (5-12 urte)
    Antolatzailea: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa

     

    Oharra: Plaza mugatuak, 25 pertsona gehienez. Interesatuek Arantzazuko Parketxean eman dezakete izena.

     

    Izen ematea/ Informazio gehiago
    ARANTZAZUKO PARKETXEA
    Tel:943782894
    arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
    www.gipuzkoamendizmendi.net

  • Iturraran Parketxea - Pagoetako Parke Naturala

    2013ko Azaroak 14

    Iturraran Parketxea - Pagoetako Parke Naturala

    PAGOETAKO ERROTEN SEKRETUAK

    Izan zaitez okina egun batez, Agorregiko antzinako ur errotetan ehotako irinarekin

    Ekintzaren deskribapena: Baserri eremuetan ereiten ziren zerealak ezagutzera eman, ogiaren osagaiak eta prozesua azaldu, eta ogi mota ezberdinak erakutsiko dira. Parte hartzaile bakoitzari ogi ore zati bat banatuko zaio, opil forma eman diezaion, jarraian labera sartuz. Lehen jarduera hau Iturraran Parketxeko tailer gunean burutuko da. Ondoren, atseden bat egin ostean, Agorregira jaitsiko gara ubideen bideari jarraituz eta bertan, antzinako ur errota bat ikusiko da aleak ehotzen. Azkenik, berriro Iturraran Parketxera itzuliko gara, norberak bere ogia jaso dezan.

     

    Data: abenduak 6

    Ordutegia: 11:00 - 14:00 h. Elkargunea Iturraran Parketxean

    Hizkuntza: euskera / gaztelania

    Prezioa: 5€ helduek eta 5-12 urte bitartekoa haurrentzat 3,00 €

    Antolatzailea: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa

     

    Erreserba egin ahal izateko 943 83 53 89 telefono zenbakira dei egin dezakezue edotaiturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

  • txondorra

    2013ko Azaroak 06

    AIAKO HARRIA PARKE NATURALA-ARDITURRIKO PARKETXEA

    Arditurriko txondorraren barne egitura prest dago jada

    Bihar garoarekin estaliko dute txondorra

    Gure ikazkinak gogor ari dira lanean azaroaren 23rako txondorra prest izateko, izan ere, egun horretan ospatuko da Arditurriko Parketxean txondorra piztearen festa arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

    Azaroaren 2an hasi ziren ikazkinak egurra mozten. Txondorra zutitzen hasi aurretik, oinarria izango zen sare moduko egitura bat osatu zuten. Lehenengo alkatea (zutoina) erdian jarri eta horren inguruan, txondorraren kebidea osatuko zuten egurrak ipini zituzten. Txondorraren barne-euskarriak kokatu ondoren, behetik gora hasi ziren eraikitzen, enbor lodienak azpian eta goialdean meheagoak kokatuz. Kanpotik ikusita armiarma-lana irudi lezake txondorraren egiturak, izan ere kontu handiz antolatu behar da txondorraren egitura su ematean guztiak behera egin ez dezan.

    Arditurriko txondorra azaroaren 23an piztu eta abenduaren 14ean itzaliko da egur-ikatza ateratzeko, biak festa giroan. Aste horietan bisita gidatuak eskainiko dira taldeentzat (erreserbarekin).

     

    Informazio gehiago:

    943 49 45 21 / 943 49 50 69

    arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

    Facebook: Gipuzkoa Mendiz Mendi

    ·Informazio gehiago:
    https://www.facebook.com/gipuzkoamendizmendi
  • Iturraran Parketxea - Pagoetako Parke Naturala

    2013ko Azaroak 05

    Iturraran Parketxea - Pagoetako Parke Naturala

    HIZKUNTZA-EKOLOGIA: hitzak, ingurunearen aurkibide

    Ekintzaren deskribapena: Ibilbide gidatu honetan euskal leku-izenak baliatuko dira gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina hobeto ezagutzeko eta sentitzeko. Iturraran Parketxetik abiatuko den ibilbide zirkularrean hizkuntza eta ekologia kontzeptuak landuko dira Pagoetako Parke Naturalean topa daitezkeen hainbat leku-izen aztertuz.

     

    Data: azaroak 9

    Ordutegia: 10:30 - 13:00 h. Elkargunea Iturraran Parketxean

    Hizkuntza: euskera

    Prezioa: 5€ helduek eta 5-12 urte bitartekoa haurrentzat 3,00 €

    Antolatzailea: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa

     

    Erreserba egin ahal izateko 943 83 53 89 telefono zenbakira dei egin dezakezue edotaiturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

  • ikazkintza

    2013ko Urriak 31

    AIAKO HARRIA PARKE NATURALA-ARDITURRIKO PARKETXEA

    IKAZKINTZA OIARTZUNEN 2013

    "Festa giroan piztuko da txondorra hilaren 23an"

    Datorren larunbatean, azaroak 23, Arditurrin txondorra piztuko da, jai giroan. Garai bateko ikazkinen lana berreskuratzea eta erakustea da helburua. Joxe Manuel Etxarte eta Joxe Billaluze oiartzuarrek prestatuko dute txondorra eta eurak arduratuko dira ia hilabetez piztuta mantentzeaz. Hilaren 2tik arituko dira prestaketa lanetan.
    18:00etan piztuko da txondorra, bertsolarien eta tobera-joleen doinuekin lagunduta, baina aurretik (17:00etatik) haur jolasak, musika, bideo-emanaldia, gaztain-erreak eta sagardoa egongo dira. Arditurrira hurbiltzeko, Tren Berdea egongo da Olatxetik.

    Txondorra piztu ondoren, hilaren 24tik abenduaren 14ra bitartean, txondorra ikustera bisitak egiteko aukera izango da, norbere kabuz edo gidatuta. 2012ko txondorrari buruzko bideo-emanaldiak eta argazki erakusketa ere egongo dira ikusgai tarte horretan.

    Abenduaren 14an, txondorra itzaliko da, orduan ere festa giroan. Handik ateratzen den ikatza Olentzeroren Laguntzaileek Oiartzungo plazara igoko dute abenduaren 24an, Olentzeroren ongietorrian.


    Informazio gehiago:
    Arditurriko Parketxea
    943 494521/943 495069
    arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

  • JENTILEN ETORRERA

    2013ko Urriak 31

    JENTILEN ETORRERA ATAUNEN

    Datorren igandean, azaroaren 3an Jentilen Etorrera izango da Ataunen. 18:30ean hasiko da, San Martingo plazan, jarraian kale ibilaldia eginez kiroldegira, bertan antzeztuko delarik aurtengo istorioa, herritarren eskutik.

    Aukera paregabea Ataunen arratsalde dotore bat igarotzeko!

  • Aizkorriko mendizerrako Katabera gunea

    2013ko Urriak 23

    Arantzazuko Parketxea-Aizkorri-Aratz Parke Naturala

    GEO-MENDI, Aizkorriko karsta aztergai

    GEO-MENDI, Gipuzkoako parketxeak kudeatzen dituen Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren ekimena da. Arantzazuko Parketxean sortzen den ekimen berri honek Aizkorriko mendizerrako Karsta ezagutzera ematera du xedea. Datorren igandean, hilaren 27an izango da geomorfologiari buruzko sortu den iniziatiba honetako lehenengo jardunaldia. Gidari lanean geomorfologian aditua den Angel Martinez Montecelo izango da. Geografoa eta antropologoa izateaz gain 2009az geroztik EHU-ko ikertzaile lanean aritzen da.

     

    Elkargunea: Arantzazuko Parketxea
    Eguna / Ordua: Urriak 27 / 09:00etan
    Urbiko Fondan bazkaria: (hautazkoa)
    Prezioa: 3€ helduak eta y 2€ haurrak (6-12 urte)

    Gomendioa: Arropa erosoa eta mendiko botak eta makilak ekartzea
    Informazio gehiago. ARANTZAZUKO PARKETXEA

    Tel: 943 782 894 email: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net


  • Iturraran Parketxea - Pagoetako Parke Naturala

    2013ko Urriak 22

    Iturraran Parketxea - Pagoetako Parke Naturala

    ZUHAITZ LEPATUAK: egurrezko erraldoiak; Bioaniztasun kimuak

    Ekintzaren deskribapena: Álvaro Aragón Ruano EHU-ko irakasle eta Euskal Herriko basogintzaren historian adituak, Zarautz eta Aia inguruan eman zen baso-burdingintza eta baso-ontzigintzari buruz hitzegingo digu. Iturrarango haritz-motzak eta Bizkarko pago-motzak ikusiko dira Iturraran Parketxetik abiatuko den ibilbide gidatu honetan eta bideo emanaldi batek osatuko du bisita.

     

    Data: urriak 26

    Ordutegia: 10:00 - 13:00 h. Elkargunea Iturraran Parketxean

    Prezioa: 5€ helduek eta 5-12 urte bitartekoa haurrentzat 3,00 €

    Antolatzailea: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa

    Erreserba egin ahal izateko 943 83 53 89 telefono zenbakira dei egin dezakezue edotaiturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

mendiz-mendi mendez-mende sare sozialetan:

  • Facebook
  • Twitter
  • Gure Gipuzkoa
Kutxa Gipuzkoa