AIZKORRI-ARATZ

parke naturala

AIZKORRI-ARATZ parke naturala

Aizkorri-Aratz Parke Naturalak 19.400 hektareako azalera du eta Altzania, Aratz, Aizkorri, Urkilla, Zaraia edo Aitxuri tontorrek eraturiko lerroak, Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneoaren urak banatzen ditu. Bertan sortzen dira Gipuzkoako ibai nagusietako hiru: Deba, Urola eta Oria.

Bestetik, kareharriaren nagusitasuna oso nabarmena da, hari loturiko paisaia eta egiturak, mendikatearen ezaugarri adierazgarrienetarikoak direlarik. Lurpeko uren zirkulazioak, esaterako, galeria-sare handiak sortu ditu. Bestetik, Aizkorri-Aratz Parke Naturalak gordetzen duen kultura-ondarea ere aipagarria da.

Hala, lehen mailako erlijio-gunea den Arantzazuko Santutegia, monumentu megalitikoak, ikazkintza eta abeltzaintzarekin loturiko hainbat egitura bertatik bertara ezagutzeko aukera dago. Edonola ere, eremuaren zabalera kontuan izanda, paisaien konplexutasuna eta haren erabilera ezberdinak oso agerikoak dira.

Arantzazu parketxearen irudia

Arantzazu parketxea

·Tel:
943782894 
·Email:
arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net 
·Web:
www.gipuzkoamendizmendi.net 

FITXA IKUSI

Natura

Fotografía del parque natural de aizkorri-aratz

Pagadiek ipar-isurian, ameztiek hego-magalean, mendiko larreek eta koniferoen baso-sailek, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eremurik handiena estaltzen dute.

Ekosistemen aniztasun hori, baso, larre eta harkaitzetan bizilekua topatu duten espezieetan islatzen da: gailurretako uhandrea, baso igel iberiarra, belatz handia, sai arrea, sai zuria, belatxinga mokohoria, belatxinga mokogorria, elur-lursagua, lepahoria, ipurtatsa, basakatua, hainbat saguzar- espezie...

Kultura

Fotografía del parque natural de aizkorri-aratz

Inguru honetan, gizakiaren presentziaren jatorria denboraren zimurretan galduta dago. Hala, duela milaka urte ibilitako gizakiek utzitako arrastorik nabarmenenak monumentu megalitikoak dira.

Geroztik, artzaintza, ikazkintza eta bestelako jarduerek ere bere aztarna utzi dute. Askoz gertuagokoa baldin bada ere, Arantzazuko Santutegia sinesmen eta kulturaren lokarria izateagatik, bereziki azpimarragarria da.

Haiekin batera, Arrikrutzeko kobak ere ingurunearen kultura-ondarearen berri ematen du.

  • Iruzkina

    2010eko Maiatza 27

    Aizkorri

    EGILEA:
    Imaga52

     

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2010eko Maiatza 20

    Maraton Zegama-Aizkorri 2010 (Parte I)

    EGILEA:
    myTxanel

    Ví­deo de la maratón Zegama-Aizkorri 2010. 

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2010eko Maiatza 20

    Maraton ZEGAMA-AIZKORRI 2010 (parte II)

    EGILEA:
    myTxanel

    Vídeo de la Maratón Zegama-Aizkorri. 

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2010eko Martxoa 11

    Aitzkorri eta ingurua

    EGILEA:
    Gotzonmendietxe

    Martxoak 11, igandean, Aitzkorrira joan ginen. Han jende eta elur pila batekin aurkitu ginen, espero gabe. Hemen eguneko paseotxoa. 

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2010eko Otsaila 10

    Parque Natural Adaptado (Arantzazu Gomiztegi)

    EGILEA:
    Arixpe2010

    Arixpe Sistemas, adapta el mencionado recorrido con señalización y alto relieve Braille, utilizando la más innovadora tecnología y resistencia a la intemperie (20 años garantizados) Informazio gehiago

    IBILBIDEA:
    Arantzazuko pasealeku irisgarria
  • Iruzkina

    2009eko Abuztua 15

    Aizkorriko ermita eta aterpea

    EGILEA:
    xeskisabel

    Eskubialdean Aratz agertzen da. 

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2009eko Uztaila 19

    El monte Udalatx

    EGILEA:
    Udalatx

    El monte Udalatx, límite de las tierras de Guipúzcoa y Vizcaya. Surgido de un arrecife de coral, con sus 1117 metros, es el monte más estimado por los mondragoneses. La imagen muestra el monte desde el barrio de Goroeta, a orillas del pantano de Urkulu. Informazio gehiago

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.