AIAKO HARRIA

parke naturala

AIAKO HARRIA parke naturala

Aiako Harriko Parke Naturalak 6.913 hektareako azalera du eta, 800 metrotik gorako granitozko hiru tontorrek, oso itxura berezia marrazten dute: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu.

Parkean azaltzen diren basoak oso aipagarriak dira, Urdaburu mendia eta Añarbeko urtegiko bazterren arteko eremua, bai zabalera zein garrantziaren ikuspuntutik, bereziki nabarmentzen delarik. Inguruaren itxura malkartsua dela eta, ur-jauziak sortzeaz gain, ezkutuko sakanen jatorrizko izaera bere horretan mantendu da.

Aiako Harriko Parke Naturalaren gainazala oso gozagarria bada ere, lurrazpiko eremua ezin da baztertu. Horrenbestez, bisitariak, Arditurri bezalako meategietan gordetako ondarea ezagutu ahal izango du, azken bi mila urteetan ustiatuak izan baitira.

Arditurri parketxearen irudia

Arditurriko Parketxea

·Tel:
943 494 521 
·Email:
arditurri@arditurri.com 
·Web:
www.arditurri.com 

FITXA IKUSI

Natura

Titulo: Aiako harria  Autor: Mikelo  Licencia:CC BY-SA

Aiako Harria Parke Naturalak, ondo bereizturiko hiru eremu barneratzen ditu: Añarbeko urtegia inguratzen duten harizti eta pagadiak, gailurretako granitozko harkaitzak eta Aitzondo edo Endarako errekak. Baso itxiek, natur bizitza oparoa babesten dute eta mendizalearentzako inguru ezin hobeak dira.

Bestetik, erreketan bizi diren espezieen aniztasuna azpimarragarria da, muturluzea, bisoi europarra eta izokina aurkitu baitaitezke bertan. Helezinak diren harkaitzetan, ordea, sai arreak eta belatz handiak dira jaun eta jabe.

Kultura

Titulo: Aiako harria  Autor: Mikelo  Licencia:CC BY-SA

Antzinatik ibili izan dira pertsonak bazter hauetatik. Eta arrastoa utzi dute. Inoiz arrasto magikoa ematen du, mendi-lepoetan barreiaturiko megalitikoak kasu. Hauek, Oiartzun eta Igoin-Akola estazioetan barneratuta daude. Oianlekuko harrespiletara urbiltzearekin bakarrik, denboran zehar bidaiatzeko aukera dago.

Bestetik, azkeneko bi mila urteetan meategietan emandako ustiapenek, Parkearen bihotza betirako markatuta utzi dute, Arditurriko meategiak horren adibide garbia direlarik. Erromatarren garaitik hasita aurki daitezkeen ahozulo, galeria-sortak edota labeak, inguruneak pairatu duen ustiapenaren erakusle bikainak dira.

  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 15

    Aiako Harriak. 4

    EGILEA:
    Javi Rodriguez

    Excursión Bianditz - Aritxulegi 

    IBILBIDEA:
    GR-121 / Irun-Ugaldetxo
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 15

    Aiako Harriak. 5

    EGILEA:
    Javi Rodriguez

    Excursión Bianditz - Aritxulegi 

    IBILBIDEA:
    GR-121 / Irun-Ugaldetxo
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 15

    Aiako Harriak. 6

    EGILEA:
    Javi Rodriguez

    Excursión Bianditz - Aritxulegi 

    IBILBIDEA:
    GR-121 / Irun-Ugaldetxo
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 10

    Aiako Harriatik

    EGILEA:
    Isidro Etxeberria

    Ikusgarria,goizeko argiakin, Larrun, ta San Anton Txurrumurrutik argazkia ateratakoa. 

    ATALA:
    AIAKO HARRIA
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 10

    Aiako Harriak Elurtuta

    EGILEA:
    Isidro Etxeberria

    Egun honetan aldatu zen eguraldia,egun petrala, eta bere aurpegia erakusten hor zagoen,zurituta,gure Aiako harria. 

    ATALA:
    AIAKO HARRIA
  • 2011eko Martxoa 05

    Lotsagarria

    EGILEA:
    Xabi

    Kaixo. Mendi lasterketa bat prestatzen ari naiz eta horretarako ibilbide hau egitea pentsatu nuen. Oso paisai polita da eta saroberrekan barrena oso gustora ibili nintzen. Ibilbideak baserri baten aurretik pasatzea eskatzen zuen eta momentu horretan lotu gabe zegoen zakur bat agertu zitzaidan zaunkaka eta niregana ziztu bizian etorri zen. Nik buelta erdi eman eta korrika aldegin behar izan nuen. Hau bizpahiru aldiz errepikatu nuen ea baserriko norbait konturatu eta kanpora ateratzen zen esperoz. Azkenean amore eman eta joan nintzen bide beretik bueltatu behar izan nuen. Zer nahi zuten aurrera jarraitu eta zakurrak nola erreakzionatzen zuen ikustea? Eta hozka egingo balit? Lotsagarria iruditu zitzaidan eta bertara ez naiz sekula bueltatuko. 

    IBILBIDEA:
    PR-Gi 1004 / Aldurari itzulia
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 01

    Buitres en Peñas de Aia

    EGILEA:
    Isidro Etxeberria

    Peñas de Aia, es uno de los montes mas bellos de Euskal Herria,yo diria uno de los mas magicos.Mis constantes visitas,suelen estar vigiladas por los ojos de uno de los animales mas espectaculares que conozco,el buitre.De facil acceso por Aritxulegui,la subida es trepidante. Unos tramos un pelin complejos (si no se conoce el camino),la famosa Anilla y un regalo para la vista,toda la costa .La comunidad de peñas de Aia, ronda los 50 buitres y faltos de comida, se desplazan largos recorridos para comer,.La instantanea corresponde a Kopako Harriak, tambien frecuentado por el buitre. Informazio gehiago

    ATALA:
    AIAKO HARRIA

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.