AIZKORRI-ARATZ

parke naturala

AIZKORRI-ARATZ parke naturala

Aizkorri-Aratz Parke Naturalak 19.400 hektareako azalera du eta Altzania, Aratz, Aizkorri, Urkilla, Zaraia edo Aitxuri tontorrek eraturiko lerroak, Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneoaren urak banatzen ditu. Bertan sortzen dira Gipuzkoako ibai nagusietako hiru: Deba, Urola eta Oria.

Bestetik, kareharriaren nagusitasuna oso nabarmena da, hari loturiko paisaia eta egiturak, mendikatearen ezaugarri adierazgarrienetarikoak direlarik. Lurpeko uren zirkulazioak, esaterako, galeria-sare handiak sortu ditu. Bestetik, Aizkorri-Aratz Parke Naturalak gordetzen duen kultura-ondarea ere aipagarria da.

Hala, lehen mailako erlijio-gunea den Arantzazuko Santutegia, monumentu megalitikoak, ikazkintza eta abeltzaintzarekin loturiko hainbat egitura bertatik bertara ezagutzeko aukera dago. Edonola ere, eremuaren zabalera kontuan izanda, paisaien konplexutasuna eta haren erabilera ezberdinak oso agerikoak dira.

Arantzazu parketxearen irudia

Arantzazu parketxea

·Tel:
943782894 
·Email:
arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net 
·Web:
www.gipuzkoamendizmendi.net 

FITXA IKUSI

Natura

Fotografía del parque natural de aizkorri-aratz

Pagadiek ipar-isurian, ameztiek hego-magalean, mendiko larreek eta koniferoen baso-sailek, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eremurik handiena estaltzen dute.

Ekosistemen aniztasun hori, baso, larre eta harkaitzetan bizilekua topatu duten espezieetan islatzen da: gailurretako uhandrea, baso igel iberiarra, belatz handia, sai arrea, sai zuria, belatxinga mokohoria, belatxinga mokogorria, elur-lursagua, lepahoria, ipurtatsa, basakatua, hainbat saguzar- espezie...

Kultura

Fotografía del parque natural de aizkorri-aratz

Inguru honetan, gizakiaren presentziaren jatorria denboraren zimurretan galduta dago. Hala, duela milaka urte ibilitako gizakiek utzitako arrastorik nabarmenenak monumentu megalitikoak dira.

Geroztik, artzaintza, ikazkintza eta bestelako jarduerek ere bere aztarna utzi dute. Askoz gertuagokoa baldin bada ere, Arantzazuko Santutegia sinesmen eta kulturaren lokarria izateagatik, bereziki azpimarragarria da.

Haiekin batera, Arrikrutzeko kobak ere ingurunearen kultura-ondarearen berri ematen du.

  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 09

    Artzanburuko tontorrera iristen

    EGILEA:
    Urdin Elortza

     

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 08

    Nibelak/niveles

    EGILEA:
    Xapoto

    Pagatzagaina-Arripillata-Aizkorri  Informazio gehiago

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 08

    Aizkorri

    EGILEA:
    Urdin Elortza

    Asteburu honetan Aizkorri inguruan eskiatzen. 

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2011eko Otsaila 10

    Aizkorri Urbiatik

    EGILEA:
    Imamon

    Aizkorri Urbiako zelaiatik. Informazio gehiago

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2010eko Iraila 26

    Aitzorrotz, Eskoriatza

    EGILEA:
    Andoni

    Giro polita Sta Krutz egunean Informazio gehiago

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2010eko Abuztua 21

    Aitzkorri, Aitxuri ridge from Oltza

    EGILEA:
    wimbledonian

     

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ
  • Iruzkina

    2010eko Abuztua 11

    Arantzazu-Aizkorri ibilaldia

    EGILEA:
    Urko

    Pasa den larunbatean, Abuztuak 7, Arantzazutik Aizkorrira bitarteko ibilbidea egin nuen. Ibilbidea bi zatitan banatu daiteke. Alde batetik Arantzazutik Urbiako zelaietara eramaten duen zatia. Bide hau umeekin egiteko oso aproposa da bidea erraxa da eta Urbiako zelaietan atsedena hartu, eguna pasa eta bertan dagoen tabernan bazkaltzeko aukera dago. Bigarren zatia, Urbiako zelaietatik Aizkorriko gainera eramaten duen bidea, aldapatsuagoa eta harriz beterikoa. Gaztazaleak bazerate, ez ahaztu Urbiako zelaietan gazta saltzen duten baserrietan gazta goxo bat erostea, primerakoa da! Ondoko argazkian Urbiako zelaietatik Aizkorri mendi zerra ikusi daiteke. 

    ATALA:
    AIZKORRI-ARATZ

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.