AIAKO HARRIA

parke naturala

AIAKO HARRIA parke naturala

Aiako Harriko Parke Naturalak 6.913 hektareako azalera du eta, 800 metrotik gorako granitozko hiru tontorrek, oso itxura berezia marrazten dute: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu.

Parkean azaltzen diren basoak oso aipagarriak dira, Urdaburu mendia eta Añarbeko urtegiko bazterren arteko eremua, bai zabalera zein garrantziaren ikuspuntutik, bereziki nabarmentzen delarik. Inguruaren itxura malkartsua dela eta, ur-jauziak sortzeaz gain, ezkutuko sakanen jatorrizko izaera bere horretan mantendu da.

Aiako Harriko Parke Naturalaren gainazala oso gozagarria bada ere, lurrazpiko eremua ezin da baztertu. Horrenbestez, bisitariak, Arditurri bezalako meategietan gordetako ondarea ezagutu ahal izango du, azken bi mila urteetan ustiatuak izan baitira.

Arditurri parketxearen irudia

Arditurriko Parketxea

·Tel:
943 494 521 
·Email:
arditurri@arditurri.com 
·Web:
www.arditurri.com 

FITXA IKUSI

Natura

Titulo: Aiako harria  Autor: Mikelo  Licencia:CC BY-SA

Aiako Harria Parke Naturalak, ondo bereizturiko hiru eremu barneratzen ditu: Añarbeko urtegia inguratzen duten harizti eta pagadiak, gailurretako granitozko harkaitzak eta Aitzondo edo Endarako errekak. Baso itxiek, natur bizitza oparoa babesten dute eta mendizalearentzako inguru ezin hobeak dira.

Bestetik, erreketan bizi diren espezieen aniztasuna azpimarragarria da, muturluzea, bisoi europarra eta izokina aurkitu baitaitezke bertan. Helezinak diren harkaitzetan, ordea, sai arreak eta belatz handiak dira jaun eta jabe.

Kultura

Titulo: Aiako harria  Autor: Mikelo  Licencia:CC BY-SA

Antzinatik ibili izan dira pertsonak bazter hauetatik. Eta arrastoa utzi dute. Inoiz arrasto magikoa ematen du, mendi-lepoetan barreiaturiko megalitikoak kasu. Hauek, Oiartzun eta Igoin-Akola estazioetan barneratuta daude. Oianlekuko harrespiletara urbiltzearekin bakarrik, denboran zehar bidaiatzeko aukera dago.

Bestetik, azkeneko bi mila urteetan meategietan emandako ustiapenek, Parkearen bihotza betirako markatuta utzi dute, Arditurriko meategiak horren adibide garbia direlarik. Erromatarren garaitik hasita aurki daitezkeen ahozulo, galeria-sortak edota labeak, inguruneak pairatu duen ustiapenaren erakusle bikainak dira.

  • 2011eko Abendua 08

    AVISO

    EGILEA:
    Patricia Cortabitarte

    Hola, hoy dia 08/12/11 he realizado este recorrido PR-GI 1008, los primeros 3,5 kilometros bastante bien, sendero ancho al principio y luego un poco mas estrecho segun bajaba, el problema ha sido sobre el kilometro 4 que hay un serio derrumbamiento acrecentado en esta epoca por el agua que se esta desbordando del canal en ese trozo, con lo cual te juegas una buena averia al pasarlo (lo he conseguido, aunque de barro hasta el tobillo). El resto del canal unos trescientos metros hasta una verja que cierra el canal, relativamente bien. Luego en el kilometro 5 ymedio mas o menos (justo despues de un caserio por el que hay que pasar y que esta en obras y con dos desagradables perros) hay otro derrumbamiento que te obliga a salirte a la ladera para bordearlo. Vamos resumiendo yo cerraria este recorrido hasta que lo reviseis y comprobeis si se puede recuperar, para ser 9 kilometros he sufrido como en uno de 15 y con riesgo de lesiones. Saludos Patricia 

    IBILBIDEA:
    PR-Gi 1008 / Tornola errekako iturburua
  • 2011eko Maiatza 25

    Mal señalizado

    EGILEA:
    Carlos

    Tal vez sea mi culpa, pero ya es la segunda vez que me pierdo en este parque. La señalización es escasa e ilógica. Este parque no tiene caminos claros en muchas zonas y hay que ir por el bosque, por lo cual se hace imprescindible que las dos rayitas pintadas en los árboles sean frecuentes y pensando en que el itinerario, al ser circular, puede hacerse en sentido de las agujas del reloj o al revés. Es desesperante llegar a una encrucijada y tener que hacer expediciones por varios sitios a ver dónde están las marcas (si es que están), o llegar a una zona boscosa sin camino claro y perder tiempo y más tiempo buscando marcas. Lo curioso es que en otras zonas no me suelo perder. ¿Es mucho pedir que se repinte este magnífico itinerario? Muchas gracias 

    IBILBIDEA:
    PR-Gi 1010 / Aiako Harriko tontorrei bira
  • Iruzkina

    2011eko Maiatza 23

    Aiako Harriko Parke Naturala

    EGILEA:
    Berde-Berdea

     

    ATALA:
    AIAKO HARRIA
  • Iruzkina

    2011eko Apirila 01

    Ugaldetxoko basoetan barna

    EGILEA:
    Joxe Olaizola

    Hau deu hau sospresa! Hernaniko Ugaldetxotik abiatu eta Urdaburu aldera txangoa egiteko intentzioarekin ginen, eguraldi onak lagunduta goiz-pasa eder bat igarotzeko asmotan. Baina hara non eta... sorpresa! Añarbeko urak eta Urumeara doan Errekabeltzeko urak banatzen dituen Untzue, Gorostegi, Oberan eta Arbitarteko mendilerrotik ibilbide zoragarria ezagutu ditugu, bide batez, hasierako txangoa ordu pare bat luzatuz. Oraindik hostotu gabeko pagadi eta hariztien barna, mugarriei segika eta gorabehera baten bat eginez, goiz-pasa eder bat egina dugu. Eta gainera, Hernanitik 15 min-ra! Hau luxua! Jarraitu dugun bidea honakoxea izan da: Ugaldetxotik Urdabururi ipar buelta eman GR 121-tik Pagosarderaino. Itzulia PR GI 1003 erabiliz eta Urdabururen hegoaldeko pagadi zoragarria eta errakastoak zeharkatuz Untzueko leporaino. Hortik PR GI 1001-an barna Oberango tontorreraino eta beherantz Argorri baserriaren ingurutik, Ugaldetxora itzuli. Guztira 4 ordu eta 15 min, 20 min-ko hamaiketakoa barne. Gomendagarria eguraldi argiarekin, hego haizea hobe, eta entrenamendu ertaina duenarentzat. Animo!  

    IBILBIDEA:
    PR-Gi 1001 / Ugaldetxoko basoak
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 15

    Aiako Harriak. 1

    EGILEA:
    Javi Rodriguez

    Excursión Bianditz-Aritxulegi 

    IBILBIDEA:
    GR-121 / Irun-Ugaldetxo
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 15

    Aiako Harriak. 2

    EGILEA:
    Javi Rodriguez

    Excursión Bianditz - Aritxulegi 

    IBILBIDEA:
    GR-121 / Irun-Ugaldetxo
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 15

    Aiako Harriak. 3

    EGILEA:
    Javi Rodriguez

    Excursión Bianditz - Aritxulegi 

    IBILBIDEA:
    GR-121 / Irun-Ugaldetxo

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.