PAGOETA

parke naturala

PAGOETA parke naturala

Pagoetako Parke Naturalak 1.335 hektareako azalera du eta, Urruztume eta Pagoeta tontorrek, inguruaren sabaia osatzen dute. Goialde horietatik hasita, haginak eta gorostiak han-hemenka barneratzen dituzten pagadien eremua zabaltzen da.

Parkearen hegoaldean, ordea, Altzolaras bailara kokatzen da. Antzinako haitzuloak eta bertoko basoz estalitako sakanak, lasaitasun handia islatzen duen bailara honen osagai dira. Pagoetan ordezkaturiko fauna eta floraren aniztasunaz gain, kultura-ondarea ere oso azpimarragarria da.

Hala, Agorregiko gunean kokaturiko errota eta XVIII. mendean eraberritutako burdinolarekin batera, gailurren lagun diren monumentu megalitikoak eta elurzulo zaharrak bereziki aipagarriak dira. Azkenik, iturraran inguruko lorategi botanikoaren garrantzia ere nabarmendu beharra dago, bertan, 5 kontinenteetako espezieak agertzen baitira.

Iturraran parketxearen irudia

Iturraran Parketxea

·Tel:
943 835 389 
·Email:
iturraran@gipuzkoamendizmendi.net 
·Web:
www.gipuzkoamendizmendi.net 

FITXA IKUSI

Natura

Egilea: ion markel  Lizentzia: cc-by-nc-nd

Ehun urtetik gorako gorosti, hagin eta pagoak, baso-inguruneak barneratzen duen bioaniztasunaren lekuko ezin hobeak dira. Baso hauek, orkatzak, basurdeak, erbiak eta hegazti harrapariak bizi ahal izateko baldintza egokiak eskaintzen dituzte.

Naturaren inguruko gaien berri ematea helburu duten azpiegiturak ere nabarmendu behar dira, bai Iturrarango erlategia zein Sagastizabal baserriko natur eskola.

Kultura

Egilea: ion markel  Lizentzia: cc-by-nc-nd

Gizakiaren presentzia milaka urtetakoa izatearen ondorioz, arrasto ezberdinez osaturiko eremu oparoa lortu da. Hala, gailurren inguruetan, milaka urteko bidaia egitea baimentzen duten monumentu megalitikoak eta elurzuloak aurki daitezke.

Agorregiko burdinolen sutegi, hauspo eta mailuak eragiteko helburuarekin asmaturiko uraren ustiapena askoz ere gertuagokoa da. Eraikin honen bisita gidatuaren eskutik, duela mende batzuk indarrean zegoen industrian murgiltzea ez da zaila gertatzen.

  • Iruzkina

    2010eko Abuztua 19

    Nubes y claros

    EGILEA:
    Paulo Etxeberria

    Eguzkia eta lainoak Pagoeta inguruan.(Alnus glutinosa?) 

    IBILBIDEA:
    PR-Gi 31 / Zarautz - Pagoeta ibilbidea
  • Iruzkina

    2010eko Uztaila 26

    Pagoeta igoera korrika

    EGILEA:
    mendizale

    Bide hau bera egiten dute korrika, Pagoeta mendi-lasterketan. Maiatza inguruan izaten da urtero. Informazio gehiago

    IBILBIDEA:
    PR-Gi 31 / Zarautz - Pagoeta ibilbidea
  • Iruzkina

    2010eko Martxoa 28

    Bajando hacia Aia

    EGILEA:
    mberasategi

    Tercera etapa del Trekking Donostia-Baiona Tour.  

    ATALA:
    PAGOETA
  • Iruzkina

    2010eko Martxoa 23

    Parque Natural de Pagoeta en Aia (Gipúzkoa)-Basque Country

    EGILEA:
    Collagesmusicales

    Un paseo, al comienzo de la Primavera, por el Parque Natural de Pagoeta en Aia (Gipuzkoa) 

    ATALA:
    PAGOETA
  • Iruzkina

    2008eko Abendua 08

    PAGOETA.avi

    EGILEA:
    Eslaku67

    Herrería antigua restaurada en Pagoeta. 

    ATALA:
    PAGOETA

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.