Gaztaren ibilbidea. 2.etapa
GAZTAREN IBILBIDEA Ordizia - Segura

- Iraupena:
- 3ordu 55 min
- Zailtasuna:
- Ertaina
- Desnibela:
- +402/-311 m.
- Distantzia:
- 13 km.
- Bide zirkularra:
- Ez
- Ibilbide sarea:
- GAZTAREN IBILBIDEA
- Abiapuntua:
- Ordizia: azoka
Ibilbidearen deskribapena
Etapa osoan zaindaria eta erreferentea da Txindoki, Goierri gobernatzen duen granitozko piramidea. Beasainen Igartzako monumentu-multzoan geldialdi bat egitea merezi du, bertan ikus baitaiteke Erdi Arotik hona goierritarren lanbideak eta eraikin-motak ezin hobeto gorde dituen gunea. Handik aurrera, belaze artean Olaberriara goaz. Txindoki talaia bada, Olaberria da Goierriko balkoia. Handik aurrera Idiazabala iritsiko gara, Euskal Herriko gazta ezagunari izena ematen dion herrira. Han daude Artzainaren monumentua eta Gaztaren Interpretazio Zentroa. Seguran amaituko da etapa, antzinako filme bat egiteko herria izan litekeen historiaz betetako herrian.





botoak