gipuzkoako ibilbideak 73(e)tik 66.a

TALAIA: Hondarribia-Pasai Donibane
TALAIA 1go etapa

Iraupena:
7 h 15 min.
Zailtasuna:
Handia
Desnibela:
+825/-844 m.
Distantzia:
21,9 km.
Bide zirkularra:
Ez
Ibilbide sarea:
TALAIA
Abiapuntua:
Hondarribiako portua

mide datuak ikusi

Ibilbidearen deskribapena

Hendaiara heltzen den Lapurdiko itsasertzeko bidearen lekukoa jasoz, Talaia bidea Hondarribian abiatzen da Gipuzkoako kostaldea Saturraraneraino korritzeko asmoz. Honakoa lehenengo etapa da: Hondarribia - Pasai Donibane.

Bi herri hauek lotzen dituen 22 kilometro inguruko ibilbidea da. Hala, hasiera eta helmuga-puntua finkatuko duten bi herrien itsaso-kutsuaz gain, Jaizkibel mendiaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Era berean, giza-jarduerek eta historiaren hainbat gertaerek mendeetan zehar utzitako aztarnen berri izateko ibilbide aproposa da.

Inguruetako aspaldiko lanbideak, anaien arteko gerrateak, mugen ezarpena, itsasontzien bilakaera eta beste hainbat bitxikeri, Jaizkibelgo ipar-magalak barneratzen dituen errekasto, larre edota lurmutur kirtenekin uztartzen dira. Finean, Gipuzkoako ekialdeko itsasertzak gordetzen duen natura eta kultura-ondarea modu erakargarrian erakusten duen ibilbidea da.

 

 

1 izar 2 izar 3 izar 4 izar 5 izar (220)
botoak
bizipenak (22)
 

Ibilbidearen mapa

Azken iruzkinak

Ikusi iruzkin gehiago

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.