gipuzkoako ibilbideak 73(e)tik 56.a

Gaztaren ibilbidea. 4.etapa
GAZTAREN IBILBIDEA Mirandaola - Arantzazu

Iraupena:
4 ordu 45 min
Zailtasuna:
Ertaina
Desnibela:
+864/-566 m.
Distantzia:
12 km.
Bide zirkularra:
Ez
Ibilbide sarea:
GAZTAREN IBILBIDEA
Abiapuntua:
Mirandaolako aparkalekua

mide datuak ikusi

Ibilbidearen deskribapena

Antzinako siderurgiaren sinboloa da Mirandaola, duela urte batzuk berritu eta martxan dagoen burdinola. Aukera izanez gero, urteko igande gehienetan, olagizonak lanean ikustea oso da gomendagarria. Handik abiatuta, bertako beste ofizio garrantzitsu baten egoitza garrantzitsua dugu bidean, Artzaintzaren Ekomuseoa, Telleriarte auzoan. Museotik aurrera eginda, Brinkola pasa eta Barrendiolako urtegia inguratuta, benetako artzain-txabolak daude Jandoainen. Biozkornako lepora iristen garenean erdietsiko dugu bideko punturik garaiena. Mallara, behealdera jaitsita tumulu batek eta han bazkatzen duten zaldiek osatutako paisaia ederra erreparatuko dugu. Duruko txabolak pasata, Arantzazun gaude.

1 izar 2 izar 3 izar 4 izar 5 izar (6)
botoak
bizipenak (0)
 

Ibilbidearen mapa

Azken iruzkinak

Ikusi iruzkin gehiago

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.