gipuzkoako ibilbideak 73(e)tik 72.a

TALAIA: Deba - Mutriku
TALAIA 7.etapa

Iraupena:
1 ordu 30 min
Zailtasuna:
Baxua
Desnibela:
+265 / -228 m.
Distantzia:
4 km.
Bide zirkularra:
Ez
Ibilbide sarea:
TALAIA
Abiapuntua:
Deba

mide datuak ikusi

Ibilbidearen deskribapena

Gipuzkoako ibai garrantzitsuenetako baten itsasoratzean dago Deba herria, hamarkada askotatik hona, udatiar ugari erakarri duena. Deba ibaiaren bokalean hain zuzen. Biek izen bera edukitzeak adierazten du urak duen garrantzia. Harrizko zubi zaharra pasata, azken meandroaren gainetik hasten da bidea, Mutriku aldera.

Artadiko baso berezira garamatza ibilbideak. Badu Artadiak bitxikeria bat: mediterranear klimarako moduko basoa bada ere, ondo bizirauteko baldintza egokiak aurkitu ditu Kantauriko kostan. Artaditik gora, muinoaren gainean, Gipuzkoa osoko kosta -eta oskarbi dagoenean Baionako barra artekora ere- ikusteko talaia bikaina dago. Antzinako baleazaleen talaian gaude, eta ezin dugu galdu mendebaletik ekialdera begirada panoramikoa egiteko aukera.

Sartaldera beraz, Mutrikura. Malda estuan pilatutako etxeak itsasoraino iristen dira, teila gorrizko glaziar baten gisan. Gipuzkoako harribitxi ezezagunetako bat da Mutriku. Marinelen historiak eta kondairek erakargarritasun misteriotsua ematen diote. Etapako helmuga da, eta behin hara iritsita, ezinbestekoa da kofradiako arkupetik pasatzea.

1 izar 2 izar 3 izar 4 izar 5 izar (2)
botoak
bizipenak (0)
 

Ibilbidearen mapa

Azken iruzkinak

Ikusi iruzkin gehiago

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.