gipuzkoako ibilbideak 73(e)tik 73.a

TALAIA: Mutriku - Saturraran
TALAIA 8.etapa

Iraupena:
1 ordu 45 min
Zailtasuna:
Baxua
Desnibela:
+288/ -294 m.
Distantzia:
4,54 km.
Bide zirkularra:
Ez
Ibilbide sarea:
TALAIA
Abiapuntua:
Mutriku

mide datuak ikusi

Ibilbidearen deskribapena

Ezer izatekotan, marinelen eta arrantzaleen herria da Mutriku. Antxoa, hegaluze, txitxarro edo berdel denboraldiek markatzen dute, hein handi batean, herriaren urteko joana. Kai gaineko pasealekutik aurrera, Santabatara garamatza bideak. Gipuzkoaren erpin batean gaude, eta kosta osoa ikus dezakegu, baita Landak ere, Atlantikoaren kurba marrazten duen Bizkaiko golkoan.

Santabatatik aurrera, ibilbideak kanpalekuen artean darrai. Bisitari andana izateak adierazten du lekuak duen erakargarritasun maila. Izan ere, egunez ibiltzea bezain ikusgarria izan daiteke olatuen soinuarekin, izarrez betetako zerupean gaua pasatzea.

Etapa, eta Talaiako ibilbidea, Saturraranen bukatzen dira. Han dute muga Ondarruk eta Mutrikuk, Bizkaiak eta Gipuzkoak. Hondartzaren mutur batean dauden arrokek eta bere formak Euskal Herriko kostako hondartza berezienetakoa bihurtu dute. Parean dago 80ko hamarkadan gazte ugariren festarako gunea izan zen Venecia dantzalekuaren eraikina, Itoizen lehen kontzertuaren agertokia. Handik Ondarrura, alde zaharreko kale estuetan eta ederretan zintzurra freskatzera.

1 izar 2 izar 3 izar 4 izar 5 izar (12)
botoak
bizipenak (0)
 

Ibilbidearen mapa

Azken iruzkinak

Ikusi iruzkin gehiago

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.