gipuzkoako ibilbideak 73(e)tik 48.a

PR-Gi 2006. Mina bidea
ARALAR San Martin - Beratzeaga - Arritzaga

Iraupena:
2 ordu 30 min
Zailtasuna:
Ertaina
Desnibela:
+689/-37 m.
Distantzia:
5,7 km.
Bide zirkularra:
Ez
Ibilbide sarea:
ARALAR
Abiapuntua:
San Martin (Amezketa)

mide datuak ikusi

Ibilbidearen deskribapena

Bertako jendeak 'Mina bidea' deritzo harkaizti malkartsu hauetan irekitzen den bide estu honi. Mendeetan meatzaritza zeharo garrantzitsua izan zen amezketarrentzat. 1732an hasi ziren Arritzagako meatzeak ustiatzen eta XX.mendera arte jarraitu zuten. Bada dokumenturik esaten duenik, ustiapen garairik onenetan 300 pertsona inguru biltzen zirela Arritzagako lan horietara. Eliza eta apaiza ere ba omen zituzten bertan. Aurrean duzun bide honetan barrena mugitzen zen jendea, bertatik garraiatzen zituzten elikagai eta beharrezko zuten generoa. Bertatik ekartzen zuten lurretik ateratako minerala. Hainbat eta hainbat baliabide aurki ditzakezu bidean, zoaz arretaz Arritzagako errekaren ibilguari jarraiki eta gune paregabe honetaz gozatzeko aukera izango duzu.

Arritzagatik aukera ezberdinak ditugu:

- GR 121 ibilbideari eutsi 2,5km bitartean, behin Andregoenara iristean GR 20ari jarraituko diogu San Martinera itzuli arte. Ibilbide guztian zehar marra zuri-gorriek zehaztuko digute nondik jarraitu.Distantzia: 5,4km - Denbora: 2ordu 10 min - Desnibel metatua: +124/-747 m

- GR 121 ibilbidea jarraitu Igaratzara iritsi arte. Distantzia: 6,8km - Denbora: 2ordu 35min - Desnibel metatua: +610/-155m

San Martinetik aukera gehiago

1 izar 2 izar 3 izar 4 izar 5 izar (15)
botoak
bizipenak (0)
 

Ibilbidearen mapa

Azken iruzkinak

Ikusi iruzkin gehiago

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.