gipuzkoako ibilbideak 73(e)tik 70.a

TALAIA: Zarautz - Zumaia
TALAIA 5.etapa

Iraupena:
3 ordu 5 min
Zailtasuna:
Ertaina
Desnibela:
+354/-361 m.
Distantzia:
9,06 km.
Bide zirkularra:
Ez
Ibilbide sarea:
TALAIA
Abiapuntua:
Zarautz

mide datuak ikusi

Ibilbidearen deskribapena

2,5 kilometro luze. Hori da Zarauzko hondartzak punta batetik bestera Itxaso zabalari erakusten dion aurpegia. Tartean irlarik edo arrokarik ez dagoenez, olatuak zuzenean heltzen dira herriraino, surflarien gozamenerako. Hala sortu da taularen inguruko kultura oso bat herrian.

Iñurritzako biotopoa dago hondartzaren hasierako muturrean, eta etaparen hasieran. Handik goaz beste aldera, Munoa plaza eta Santa Maria la Real eliza atzean utzita. Erromatar galtzadatik gora egiten du bideak, duela bi mila urteko autopistatik. Altuera hartuta, Santa Barbarako talaiara iritsiko gara. Oriokoaren moduan, baleak begiztatzeko toki estrategikoa zen. Balearik ez da ikusten orain, baina bai Zarauzko bista ezin hobea.

Berriro ere bideari helduta, galtzadan aurrera goaz, Getaria aldera: txakolinaren erreinura. San Antongo arratoiaren magalean trago on bat hartuta, Zumaia da jomuga. Urola ibaiaren itsasoratzean dago herria, eta hango labarretan idatzita, milaka xaflatan, Lur planetaren 60 milioi urteko historia. Flyscha da, mundu osoko geologoak eta bisitariak ahozabal uzten dituen labar ikusgarria.

1 izar 2 izar 3 izar 4 izar 5 izar (71)
botoak
bizipenak (0)
 

Ibilbidearen mapa

Azken iruzkinak

Ikusi iruzkin gehiago

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.