gipuzkoako ibilbideak 73(e)tik 50.a

PR-Gi 2008. Malloetako zeharkaldia
ARALAR San Martin - Larrondo - Artubi - Beoin - Irumugarrieta - Igaratza

Iraupena:
5ordu 25 min
Zailtasuna:
Handia
Desnibela:
+1290/-396 m.
Distantzia:
13,4 km.
Bide zirkularra:
Ez
Ibilbide sarea:
ARALAR
Abiapuntua:
San Martin (Amezketa)

mide datuak ikusi

Ibilbidearen deskribapena

Zeharkaldi berezia da hau benetan. Aralarko parajerik bortitzenetakoa den honetan, Malloak osatzen dituzten Aralarko gailurrik altuenetakoak ditugu. Zerra baten hortzak balira bezala, bidean aurrera egin ahala, mendi puntak eta mendi lepoak tartekatzen zaizkigu. Alde batera Araitz bailarako herribildu, baserri, larre eta basoak ikusten dira, beheko sakanean eta inurriak balira bezala. Beste aldera aldiz, Aralarrek eskaintzen duen paisaiarik ederrenetarikoa dago, mendi eta haranez osatua eta harkaiztsu beste mundu batetako dirudiena.

Igaratzatik aukera ezberdinak ditugu bide berdina ez egiteko:

- GR 121 Andregoena arte, eta ondoren GR 20tik jarraitu San Martinera iritsi bitartean. Bide guztian marra zuri-gorriak jarraituko ditugu. Distantzia: 9,7km - Denbora: 3h 25min - Desnibel metatua: +157/-1067m

- GR 121Arritzagako meatze ingurua arte, eta bertatik marra zuri-horiei eutsi PR Gi 2006 bidetik San Martinera iritsi arte. Distantzia: 9,3km - Denbora: 3h 5min - Desnibel metatua: +87/-946m

- GR 121 Lizarrustira bidean. Distantzia: 7,6km - Denbora: 2h 30min - Desnibel metatua: +111/-662m

 

San Martinetik eta Igaratzatik aukera gehiago

1 izar 2 izar 3 izar 4 izar 5 izar (23)
botoak
bizipenak (0)
 

Ibilbidearen mapa

Azken iruzkinak

Ikusi iruzkin gehiago

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.