gipuzkoako ibilbideak 73(e)tik 45.a

PR-Gi 2003. Arkaka - Lareo
ARALAR Arkaka - Amundarain - Intsusti - Baiarrate - Lareo

Iraupena:
4h. 45m.
Zailtasuna:
Ertaina
Desnibela:
+898/-351 m.
Distantzia:
13,1 km.
Bide zirkularra:
Ez
Ibilbide sarea:
ARALAR
Abiapuntua:
Arkaka, uraren interpretazio zentroa (Zaldibia)

mide datuak ikusi

Ibilbidearen deskribapena

Aralarren baliabideak anitzak dira, eta ura da eremu karstiko honen ezaugarririk garrantzitsuena. Aralar ur depositu handi bat da akuifero, lurpeko zein lurrazaleko erreka, iturburu eta guzti. Gizakia uraz baliatu izan da oinarrizko beharrak asetzeko ez ezik, beste behar batzuetarako ere: alea xehatzeko eta energia sortzeko, adibidez. Azken gizaldietan horretarako sortu diren egitura garrantzitsuak ikusteko parada izango dugu ibilaldi honetan: Arkakako zentral hidroelektrikoa eta bertako ur lamina, Intsustiko iturria, Nafarriturriko uraska eta Lareo urtegia.

Lareoko urtegira iristean, aukera ezberdinak ditugu aurrera egiteko:

- Gaztaren ibilbidea (GR 283). Norabidea: Lizarrusti. Distantzia: 3,2km - Denbora: 1ordu 10min - Desnibel metatua: +121/-235m

- Gaztaren ibilbidea (GR283). Norabidea: Ordizia. Distantzia: 11,6km - Denbora: 3ordu 50min - Desnibel metatua: +276/-804m

- Ibilitako bidetik itzuli Intsustiraino, eta bertan PR Gi 2002 ibilbideari heldu. Partilekura iristean, GR 20 bidearen seinaleak jarraitu eta Amundarainera iristean PR Gi 2003tik Arkakara iritsiko gara. Distantzia: 16,9km - Denbora: 6h - Desnibel metatua: +689/-1239m

- GR 20 (urtegiaren Mendebaldean). Ibilbide honetatik jarraitu Amundarain arte, eta bertan PR Gi 2003 bidea jarraituz iritsiko gara Arkakara. Distantzia: 10,9km - Denbora: 3h 45min - Desnibel metatua: +369/-704m

 

Arkakatik aukera gehiago

 

1 izar 2 izar 3 izar 4 izar 5 izar (0)
botoak
bizipenak (0)
 

Ibilbidearen mapa

Azken iruzkinak

Ikusi iruzkin gehiago

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.